XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IKASITAKOA APLIKATUZAntzerki saio bat prestatu beharko duzue
Testuak orain arte landutako guztiak izan daitezke:
Saioak jolas denboran egingo dituzue, testua buruz ikasiko duzue.
Antzezlari jokatu nahi duenak honako hauek bete behar ditu:
a) Testua ondo esan
Horretarako:
- Ongi ezagutu behar du testua: askotan irakurria izan behar du.
- Ondoren, buruz ikasi behar du berari dagokion partea: noiz esan behar duen, zer eta nola.
- Bere partea bereziki markaturik izango du, saioetan zerbait ahazten bazaio begirada batez ikusi ahal izateko.
zentzu guztia emanez,
ondo eta argi ahoskatuta,
hizketa normala baino astiroago eta ozenago, publikoak ongi entzun eta uler dezan,
b) Ondo mugitu:
- Argi izan behar du eszenatokian nondik sartu eta nondik irten.
- Bere pertsonaia nolakoa den eta nola dabilen ondo entseiatuta izan behar du.
Antzeztean kontutan izan behar dira, halaber, jazkerak, eszenatokiaren dekoratuak, propaganda kartelak eta abar.